Uztaro 111 (2019)

Euskal Herriko landakomunitateen sintaxi berria: zehar-objektu izatetik subjektu izatera. Erresilientzia-gaitasuna bi mila urtez

Laburpena:

Landa-paisaia gizartearen eta ingurugiroaren arteko elkarreragin konplexuen ondorioa da. Euskal Herrian, azken urteetan hainbat ikerketa egin dira landagiroko komunitate desberdinetan. Isurialde atlantikoko lau gunetako emaitzen azterketa diakronikoak erakusten duenez, tokiko komunitateek abagune sozioekonomiko desberdinetara egokitzeko gaitasuna erakutsi dute ia bi mila urtez. Historiaren subjektu pasibo gisa aurkezten dituzten ikuspegi tradizionalen aurrean, arkeologiaren aldetik gizatalde horiei dagokien protagonismoa itzultzea proposatzen da, horretarako marko teoriko apropos gisa erresilientzia nozioa proposatuz eta, horrela, landa-paisaiaren bilakaera orokorra birpentsatzeko bideak irekiz.

Gako-hitzak: Landa-paisaia -- Komunitateak -- Erresilientzia -- Giza Ekologia

[Title]

Changing the focus: On the agency of rural communities as active subjects of landscape modelling in the Basque Country

[Abstract]

Rural landscapes are the result of complex interactions between a given society and its environment. In the Basque Country, research on rural communities has considerably increased within the last years. As revealed by the diachronic analysis of the results of four different projects developed in the Atlantic region of the country, the local communities have developed successful adaptational strategies to different socio-economic circumstances over the last ∼2000 years. Instead of the traditional views on peasantry as a passive subject of History, the archaeological re-assessment of rural landscapes as potentially resilient environments opens new paths to study the role of local communities in their construction and reproduction over time.

Key words: Rural Landscape -- Communities -- Resilience -- Human Ecology