Uztaro 101 (2017)

Emakumeak lanbide maskulinizatuetan: autobus-gidari lanbidearen kasua

Laburpena:

Lan-merkatuak gizonen eta emakumeen artean dauden ezberdintasun
sozialen agerlekua izaten jarraitzen du (Sallé eta Molpeceres, 2010). Izan ere,
gizonek eta emakumeek sektore eta okupazio ezberdinetan egiten dute lan eta
emakumeek lan egiten duten sektoreetan baldintza okerragoak daude oro har
(Bettio eta Verashchagina, 2009). Ikerketaren helburu nagusia hau da: lanbide
maskulinizatuetan jardutean, lan-segregazioari aurre egiten dioten emakumeek bizi
ditzaketen oztopoak eta diskriminazio-egoerak aztertzea. Bus-gidaritza lanbidearen
barruan landuko da aipatutako helburua. Horretarako hamar emakume autobusgidariri
egin zaizkie elkarrizketa erdiegituratuak. Edukiaren analisiaren bidez egin da
elkarrizketen analisia (Abela, 2011). Emaitza nagusiei jarraikiz, emakume gidariek
bizi duten errealitateari begirako diskurtso- eta bizipen-aniztasunak agerian geratu
dira. Izan ere, emakume gidari batzuen artean beren egoerarekiko normaltasunaren
pertzepzioa nagusitzen den bitartean, beste batzuk bizi duten egoerarekiko kritiko
agertzen dira. Halere, agerian gelditu da egun oraindik bus-gidari izatea ez dela
gizonentzat eta emakumeentzat berdina.

GAKO-HITZAK: Segregazio horizontala · Lan-merkatua · Lanbide maskulinizatua · Diskriminazioa.

Women in masculinized occupation: the case of bus driver profession
Labor market continues to be the reflection of the social differences existing between
men and women (Sallé and Molpeceres, 2010). Indeed, women and men work at different
labor sectors and occupations, and labor conditions are in general worst in the domains
where women work (Bettio and Verashchagina, 2009). The main objective of this research
is to analyze the obstacles and discriminatory situations that women who are working in
masculinized occupations might live. Precisely at the bus driver occupation. Semi-structured
interviews were conducted with ten women and they were analyzed with the method of content
analysis (Abela, 2011). Results showed that there is a plurality of discourses and experiences
about the reality lived by female bus drivers. Whereas some women perceive their situation
as normalized, other are more critical about the situation they live. Notwithstanding, the study
emphasizes that there is still a relevant difference between male and female bus drivers.

KEY WORDS: Horizontal segregation · Labor market · Masculinized occupation · Discrimination.