Uztaro 101 (2017)

Atxikimendua ala erresistentzia? Bizkaitar gizartearen erantzuna(k) «estatu berria» finkatzearen aurrean. 1937-1945

Egilea(k):
Erik Zubiaga Arana
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
5-25

Laburpena:

Artikulu honen helburu nagusia gerraosteko lehendabiziko urteetan Bizkaiko gizarte zibilean agertutako jarrera sozial anitz eta konplexuak aztertzea da.Horretarako lehengo atalean, «estatu berriak» garaipen militarra erdietsi ondoren ezarritako bi politika nagusien azalpen laburra aurkezten da: politika errepresiboa eta erakartze-politika. Neurri errepresibo anitzek «arerio» politikoen neutralizazioa eta altxatuen kohesioa bilatzen zuten heinean, erakartze-politikek erregimen berriaren legitimazioa zuten helburu. Testuinguru horretatik abiatuz, beraz, 1937 eta 1945 urteen bitartean bizkaitarrek «estatu berriarekiko» izandako portaera sozialen bilakaeraren analisia eskaintzen da, hots, onespen aktiboa edo pasiboa, kolaborazionismoa, erresistentzia edo integrazioa bezalako jarreren ikerketa. Horrela, bada, aztergai honek —jarrera sozialak testuinguru totalitarioetan— bai Espainian bai nazioartean eragin dituen eztabaida historiografikoak aintzat hartuta, ondoko testua oraindik ikertzeke dagoen euskal historiaren pasarte garrantzitsu baten lehen hurbilketa akademiko gisa aurkezten da.

GAKO-HITZAK: Frankismoa · Jarrera sozialak · Gerraostea · Bizkaia.

Support or resistance? Biscay society response(s) to the establishment of the «new state». 1937-1945

This article explores social actitudes emerged in Biscay during the early post Civil War years. In this regard, in the first place it analyses the main two policies implemented by the Francoist regime in order to ensure the establishment of the «new state»: repressive and recruitment policies. The assumption here is that while repressive measures managed to neutralize political dissident and unite the group of rebels, recruitment policies pursued the legitimacy of the «new order». In this context, this article examines social attitudes evolution in Biscay during 1937 and 1945, such as, passive or active consent, collaborationism, resistance or integration attitudes. In short, this study, located at the academic debate that this issue —social attitudes in totalitarian contexts— has generated in Spain and in the international field, is a first approach to an important unknown area of the Basque Country history.

KEY WORDS: Francoism · Social attitudes · Post-war era · Biscay.