Uztaro 80 (2012)

Lidergoa eta Kapital Emozionalaren kudeaketa enpresetan

Laburpena:

Enpresetan aktibo ukiezinak bi eratakoak izan daitezke: a) aktibo intelektualak, «Kapital Intelektual» kontzeptuak jasotzen dituenak eta UZTAROko 66. alean aztertu genituenak (González Simón eta Guenaga, 2008), eta b) aktibo emozionalak, «Kapital Emozional» kontzeptuaren baitan biltzen direnak eta artikulu honetan aztertuko ditugunak.

Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da enpresetan bai «Kapital Intelektuala» bai «Kapital Emozionala» bultzatzeko. Emozioak benetako aktibo produktiboak dira enpresarentzat; gizakiarentzat, ordea, emozioak «giza garapen integralaren» funtsezko osagaiak dira. Artikulu honetan aztergai izango ditugu lidergo eraginkor bat lortzeko Adimen Emozionalaren dimentsioak eta ezaugarriak. Horrez gain, emozionalki adimentsuak diren liderren gaitasun bereizgarriak ere bistaratuko ditugu. Eta, azkenik, Adimen Emozionalean oinarrituta, liderren tipologia bat proposatuko dugu.
    
    GAKO-HITZAK: Lidergoa · Aktibo ukiezina · Kapital Emozionala · Adimen emozionala · Liderraren gaitasuna.

Leadership and emotional capital management in business

    Intangible assets can be classified into two major groups: a) knowledge assets, that we gather in the concept of \"Intellectual Capital\" and whose analysis was carried out in UZTARO number 66 (González Simón and Guenaga, 2008)  and b) emotional assets, that we gather in the concept of \"Emotional Capital\" and whose analysis is carried out in the present study.

    The leadership factor is a strategic intangible asset to boost the development of both the \"Intellectual Capital\" and the \"Emotional Capital\" in the organizations. The attention we pay to emotions, as real productive assets, is the result of a preliminary analysis of the importance of emotions in the human being. In this paper we analyze the dimensions and characteristics of Emotional Intelligence for effective leadership. We also define the distinctive competences, both personal and social, that emotionally intelligent leaders should have. And finally we propose a typology of leadership based on Emotional Intelligence.

    KEY WORDS: Leadership · Intangible Assets · Emotional Capital · Emotional Intelligence · Competences of leaders.