Uztaro 62 (2007)

XIX. mendeko paper gaineko argazki koloreztatuak

Egilea(k):
Enara Artetxe Sanchez
Jakintza-arloa:
Artea
Orrialdeak:
11-31
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Arte Ederretan lizentziatua, Eusko Jaurlaritzako bekaduna eta UEUko kidea XIX. mendean Argazkigintzaren sorrerak era askotako iraultza ekarri zuen Artearen mundura. Asmakizun berriak zehaztasunez beteriko irudi finkoa eskaintzen zuen, ordura arte erabat ezezaguna zena. Baina lehenengo argazki-irudien errealismoak gabezia garrantzitsua zuen: kolorea. Zuribeltzeko irudi berrien bizitasun faltaren aurrean artistek zein argazkilariek
material artistikoak erabili zituzten. Kontuan hartzen badugu paper gaineko produkzioa ikaragarria izan zela, paperezko euskarria zuten argazkiak izan ziren gehien koloreztatu zirenak, eta horiek dira lan honetan aztertu direnak. Orain arte gutxiren arreta jaso dute eta horrek haiei buruzko ezagutza urria izatea eragin du. Horregatik, Argazkigintzaren kontserbazioan dagoen hutsunea betetzeko asmoz, honako ezaugarri hauek ikertu ditugu: koloreztatzeko zein argazki-prozesu aukeratu zituzten, zein material erabili zituzten kolorez hornitzeko, noiz egin zuten eta horrek guztiak nolako eragina izan duen argazkiaren egonkortasunean.


In the 19th century the discovery of Photography produced a great revolution in Art. The new invention offered a very detailed real image, unknown until then. But the first photographic images had a big lack: the colour. The artists and photographers tried to resolve the deficiency of the new black and white image using artistic materials. And if we have in consideration that most of the photographic copies were made on paper, it isn’t strange to find out that the majority of those hand colored photographs have a paper support. Our research focuses therefore on a deeper knowledge of this type of photographs: photographic processes chosen for coloring, artistic materials used to apply the color and how these materials and processes could affect their conservation.