Enpresen merkatu-balioa, gero eta proportzio handiagoan, ezkutuko balioek osatzen dute. Ezkutuko baliooi guk aktibo ukiezin deituko diegu eta bi multzotan sailkatuko ditugu: a) aktibo intelektualak edo ezagutza-aktiboak, “Kapital Intelektual” kontzeptuak barnebiltzen dituenak, batetik; eta b) aktibo emozionalak, “Kapital Emozional” kontzeptuaren barnean jasotzen ditugunak, bestetik.    Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da hirugarren milurteko enpresetan, bai “Kapital Intelektuala” eta bai “Kapital Emozionala” sustatzeko. Artikuluan barrena, ingurumari horretan liderrak betetzen dituen zenbait funtzio berezi deskribatuko ditugu, baita azaleratzen ari den antolaketa-eredu berriaren ezaugarri nagusiak bistaratuko ere. Antolaketa-eredu berri hori ez da zurrun eta itxia, beste hainbat eredu ―guztiak ere elkarrekin partekatutako oinarrizko dimentsio edo ezaugarri batzuk dauzkatenak― bere baitan jaso ditzakeen espazio zabala baizik.    GAKO-HITZAK: Lidergo · Aktibo ukiezin · Kapital intelektual · Kapital emozional.
   The market value of companies is made up, more and more, of hidden values that we called intangible assets. These intangible assets can be classified in two great groups: a) knowledge assets, that we gather in the concept of “Intellectual Capital” and b) emotional assets, which we gather in the concept of “Emotional Capital”.    The leadership factor appears like a strategic intangible asset in order to impel the development of the “Intellectual Capital” and the “Emotional Capital” in the companies of the third millenium. We describe some of the specific functions of the leader in this background and we anticipate the basic characteristics of the new emergent organizational paradigm, that does not try to be a closed model but a space where a wide range of models fits, being comparable all of them by some common basic dimensions.    KEY WORDS: Leadership · Intangible Assets · Intellectual Capital · Emotional Capital.