Uztaro 100 (2017)

Gertuko erakundeak hezkuntza-sisteman parte hartzen: kultura-ondarearen transmisioa

Egilea(k):
Iñigo Ramirez de Okariz Telleria
DOI:
10.26876/uztaro.100.2017.4
Jakintza-arloa:
Hezkuntza
Orrialdeak:
79-110
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Parte-hartzearen eremutik begiratuta, zein da tokiko erakundeen funtzioa hezkuntzaren kudeaketan, oro har, eta kultura-ondarearenean, zehatzago? Irakaskuntzaren monopolioa galdu du eskolak, eta, aldaketa-garai honetan, malgutasuna eta egokitzeko gaitasuna eskatzen zaizkio. Beraz, gero eta eragile eta agertoki gehiago daude irakaskuntzarekin harremanetan. Errealitate horrekin bat eginez, uste dugu tokikoa baztertu eta beste interes globalago batzuk gailendu direla. Artikulu honen xedea hezkuntzako eta gizarteko eragileen arteko komunikazioaren beharraz hausnartzea da, herritarrengandik gertuen dagoen erakundetik hasita, eta, hala, tokiko kultura-ondarearen ikaskuntzaren bitartez, komunitatearen elkarrekintza sustatzeko eredu sozioeraikitzaile bat diseinatzea.

Gako-hitzak: Komunitatea -- Udala eta herriko hezkuntza-proiektua -- Kultura-ondarearen transmisioa -- Eredu sozioeraikitzailea

[Title]

Participation of local entities in the education system and transmission ofcultural heritage

[Abstract]

Since the scope of participation, what is the role of local management in generaleducation institutions, and cultural heritage in particular? The school has lost the monopolyof education, and now social changes prompted greater flexibility and adaptability. They aretherefore increasingly scenarios and agents related to teaching. Along with this reality, webelieve, however, that the local has been marginalized by more global interests. The mainobjective of this article is to reflect on the need for greater communication between differentsocial and educational agents, emphasizing especially the closer to the citizen institution, thecity hall, to achieve, through the study of local cultural heritage, the design of an effectivesocio-constructive paradigm for community interaction.

Key words: Community -- City Hall and the City Education Project -- Transmission of Cultural Heritage -- Socio-constructive paradigm