Uztaro 76 (2011)

Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordearen XXI. mendeko hizkuntza-politikaren oinarriak: proposamenaren euskarrien araketa kritikoa

Egilea(k):
Daniel Escribano Riera
Jakintza-arloa:
Soziolinguistika
Orrialdeak:
83-96
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Eusko Jaurlaritzako EAB Euskararen Aholku Batzordearen XXI. mendeko hizkuntza-politikaren oinarriak izeneko dokumentua du aztergai artikulu honek. EAE Euskal Autonomia Erkidegoko marko juridiko-linguistikoaz zein azken hamarraldietako bilakaera soziolinguistikoaz agiriak dakarren interpretazioaren azterketa kritikoa da artikuluaren ardatza. Bi ikuspegi horietatik begiraturik, dokumentuak oinarrizko akatsak dituela nabarmentzen da, eta interes politikoak zorroztasun analitikoari gailendu zaizkion susmoa agertzen da.
    
    GAKO-HITZAK: Hizkuntza-politika · Hizkuntza-gatazka · Hizkuntza-mendekotasuna · Euskara.

    In this paper, the Basque Government’s Basis for a language policy for the early 21st  century written by the Basque Language Advisory Board is studied. The paper analyses Basis’ interpretation of the ruling legal framework in the Basque Autonomous Community as well as the sociolinguistical evolution in the Basque Country in the last decades. The author shows how the Advisory Board’s proposal contains basic errors from both perspectives and how political interests have prevailed over analytical consistency.

    KEY WORDS: Language policy · Language conflict · Language subordination · Basque.