Uztaro 76 (2011)

Bibliografiaren erabilera eta plagio akademikoa unibertsitate-ikasleen artean

Egilea(k):
Txema Egaña Osa
Jakintza-arloa:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Orrialdeak:
23-40
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

    Gaur egun ezinbestekoa bihurtu da unibertsitate-ikasleentzat Interneten informazioa bilatzea beren lan akademikoak egiteko; baina askotan informazio hori beren lanetan erabiltzen dute egilea nor den aipatu gabe eta erreferentzia bibliografikorik egin gabe, informazioa berea izango balitz bezala aurkeztuz. Ikerketa honen helburua izan da aztertzea unibertsitate-ikasleek erreferentzia eta aipamen bibliografikoak nola egiten dituzten, baita plagio akademikorik egiten duten ezagutzea ere. Azterketa egin da Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ziharduten ikasleekin eta beren irakasleekin. Ikerketa-aparatuan metodologia kuantitatibo eta kualitatiboak uztartu dira: galdetegiak eta eztabaida-taldeak. Emaitzek erakusten dute ikasleak ez direla ohartzen erreferentzia eta aipamen bibliografikoen erabileraren garrantziaz, eta gutxitan plagiatzen duten sentipena dutela, nahiz eta irakasleen artean plagioa arazo bihurtu den sentipena dagoen.  
    
    GAKO-HITZAK: Unibertsitate-ikasleak · Plagio akademikoa · Biblio-grafiaren erabilera · Informazio-konpetentziak


    Given the proliferation of student plagiarism involving the Internet, this study was intended to understand the academic plagiarism among university students and how they cite and reference the information they found on the Internet. The study was carried out at Mondragon University (Basque Country). Quantitative data was collected using two questionnaires, and qualitative data was collected through five different focus groups. Participants were students and their teachers. Findings suggest that students don’t understand the importance of citing and referencing the information they use in their academic research. Students think they don’t plagiarize but teachers think plagiarism is a real problem.

    KEY WORDS: University students · Academic plagiarism · Use of bibliography · Information literacy.