Uztaro 3 (1991)

Atzerritarren eskubideak konstituzio espainiarraren argitan

Egilea(k):
Miren Jasone Urkola Iriarte
Jakintza-arloa:
Zuzenbidea
Orrialdeak:
123-145
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Aurtengo uztailean Udako Euskal Unibertsitatearen Zuzenbide Sailean, atzerritarrak gaitzat harturik, Donostiako Zuzenbide Fakultateko zenbait bekadun eta ikaslek aurkeztutako lan-sortaren lehen atala da hau.

Bertan, Konstituzioaren titulo I-ak arrezaguturiko eskubide eta libertateek atzerritarrekiko duten norainokotasunaren azterketatxo bat egin nahi izan da, Extranjeria-Legeak eta bere Erregelamenduak, Jurisprudentziak eta doktrinak egin dizkieten ├▒abardurak ikusiz.

Norainokotasun hori espainiarrekikoarekin konparatuz, aipatu eskubide eta libertateen sailkapen bat egin da (berezko eskubide absolutu edo erlatiboak –Konstituzioak atzerritarrei arrezagutuak– eta Arau horrek formalki edo tazituki baztertuak), haiei Espainiako ordenamendu juridikoan egozten zaien statusaren zertzelada batzu eman asmotan.