Uztaro 104 (2018)

Globalizazioa eta nazionalismoa: Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren kasua

Egilea(k):
Eki Etxebarria Respaldiza
DOI:
10.26876/uztaro.104.2018.4
Jakintza-arloa:
Zientzia politikoak
Orrialdeak:
61-84

Laburpena:

Globalizazio-prozesuak eta nazio-estatuaren krisiak gizarte-mugimenduen diskurtsoetan eragina izan duten bezala, nazionalismoen bilakaera ere eragin dute, Mendebaldeko zenbait eskualderen sezesio-prozesuen berpizkundea ekarriz. Ildo horretan, nazionalismoen diskurtsoaren eboluzioa gertatu da, mugimendu global berrien «demokrazia erradikal»aren ideian kokatuz. Garapen hori Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren kasuan ere gertatu da, eta «klase-gatazka» edo «iraultza» bezalako kontzeptuak indarra galtzen joan diren heinean, «demokrazia» edo «erabakitzeko eskubidea» diskurtsoaren erdigunean kokatzera pasatu dira. Hori dela-eta, euskal nazionalismo erradikalaren paradigma berri baten aurrean gaude orain, negoziazio-fasetik eraikuntza nazionalera salto eginez, izaera iraultzailetik demokratikora pasatu dena, eta ezker postmaterialistaren ideiak bereganatu dituena.

GAKO-HITZAK: Globalizazioa · Nazionalismoa · Euskal Nazio AskapenerakoMugimendua · Demokrazia.

Globalization and nationalism: the Basque National Liberation Movement’scase

Since the 90’s, the globalization process and the Nation-state’s crisis have had a relevant impact on the evolution of social movements. The conflicts created by the globalization process explain also the strength of nationalist secessionist movements nowadays in Scotland, Catalonia... In that sense, the evolution of nationalist discourses has happened, standing in the new global movements’ idea of «radical democracy». This evolution has taken place also in the Basque National Liberation Movement, and topics like «class struggle» or «revolution» have been replaceded by «democracy» or «the right to decide». That is why we are in front of a new paradigm of basque radical nationalism that has gone from a revolutionary character to a democratic one, adopting the ideas of the postmaterialistic left and moving from negotiation to nation building phase.

KEY WORDS: Globalization · Nationalism · Social movements · Basque NationalLiberation Movement, · Democracy.