Uztaro 103 (2017)

Euskarazko hedabideen errealitatea eta garapena

Laburpena:

Artikulu honetan euskarazko hedabideen sistema aztertzen da hainbat aldagai kontuan izanda: hedabide mota, jabetza, zabalkundea, webguneak. Euskarazko hedabideen kartografiaren 2016ko errealitatea islatzen da, baita hedabide horiek izan duten garapena eta azken joerak ere. Hedabideen korrelazioa aztertu dugu bai hiztun kopuruekiko bai eta euskal abertzaletasunarekiko (boto kopuruetan neurtuta) ere, hedabideak baitira hizkuntzaren garapenerako baliabideetako bat. Gure perspektiba hizkuntza-komunitatea izan da.

GAKO-HITZAK: Hizkuntza minorizatua · Euskarazko hedabideak · Ziberhedabideak · Euskal hedabideen egitura · Hizkuntza-korrelazioa · Hedabide-dentsitatea.

Reality and transformations in the Basque media System

This article analyzes the structure of the Basque language media system from different variables: type, diffusion, property and web. It reflects the reality of the media in the Basque language of 2016, also the development and the transformations they have had and their latest trends. We have analyzed the correlation between media and the number of speakers and also in relation to the number of nationalist votes, since the media is a resource for the development of the language. Our perspective is the linguistic community.

KEY WORDS: Minority languages, cybermedia, Basque media system, languaje correlation, media density.