Uztaro 102 (2017)

Adimen Emozionala garatzeko programa: aldaketaren ebaluazio subjektiboa

Egilea(k):
Ainize Sarrionandia Peña, Maite Garaigordobil Landazabal
Jakintza-arloa:
Psikologia
Orrialdeak:
71-84

Laburpena:

Adimen emozionala bizitzako hainbat aldagai garrantzitsurekin erlazionatuta dago. Esaterako, osasunarekin eta pertsonarteko harremanen kalitatearekin. Beraz, adimen emozionala hobetzeko programak beharrezkoak izango dira pertsona osasuntsu eta zoriontsuak izaten laguntzeko. Programa horiek ebaluatzeko hainbat modu daude, besteak beste, galdetegi objektibo eta subjektiboak. Hauek izan ziren ikerlanaren helburuak: 1) Adimen emozionala garatzeko programa bat ebaluatzea nerabeen pertzepzio subjektibotik; eta 2) aztertzea ea programak modu bereizgarrian eragin zuen sexuaren arabera. 13-16 urte bitarteko 148 nerabek osatu zuten lagina. Postest diseinu kuasiesperimental bat erabili zen ikerketan kontrol-taldeekin. Eskuhartzeak 20 saio izan zituen, astean ordubetekoak. Horren helburu nagusia nerabeen adimen emozionala hobetzea izan zen; zehazki, autokontzientzia, erregulazio emozionala, gogo-aldartea, komunikazioa eta enpatia. Esku-hartzearen ondoren, Programa Ebaluatzeko Galdetegia (PEG) banatu zen, adimen emozionala neurtzeko tresna subjektibo bat. Emaitzek agerian utzi zuten parte-hartzaile esperimentalek aldaketa handiagoa hauteman zutela. Esku-hartzeak antzeko eragina izan zuen bi sexuengan.

GAKO-HITZAK: Nerabezaroa · Sexua · Adimen emozionala · Esku-hartzea.

A program to develop Emotional Intelligence: a subjective evaluation of thechange

Emotional intelligence is related to many aspects that are important in life. Such as, health and relationships. Thus, programmes to improve emotional intelligence are necessary to help developing healthy and happy people. To evaluate these programmes, there are different methods like objective and subjective instruments. The study aimed to 1) assess an emotional intelligence programme from the subjective perception of adolescents; 2) explore whether the programme affected differentially by sex. The sample comprised 148 adolescents, aged 13-16 years. The study used a quasi-experimental posttest design with control groups. The intervention consisted of 20 one-hour sessions carried out weekly. The aim of the programme was to improve adolescent’s emotional intelligence. In particular, self-conscience, emotion regulation, mood, communication and empathy. After the intervention, the Program Assessment Questionnaire (PAQ), a subjective instrument to measure emotional intelligence was administered. The results confirmed that experimental participants perceived a greater change. The intervention affected both sexes in a similar way.

KEY WORDS: Adolescence · Emotional intelligence · Sex · Intervention.