Uztaro 11 (1994)

Euskal Herriko egunkarien irudi berria

Egilea(k):
Jose Inazio Armentia Vizuete
Jakintza-arloa:
Komunikazioa eta Kazetaritza
Orrialdeak:
37-46
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Azken urteotan Euskal Herriko egunkari gehienek eraberritze-prozesu bati ekin diote. 70eko hamarkadaren amaieran kazeta batzuen teknologia eta diseinua erabat zaharturik bazen ere, 90eko hamarkadan Euskal Herriko prentsa beste garaietako zamak alde batera utziz teknologia berrien bidean buru-belarri sartu da. Eraberritze-prozesu honen zenbait adibide El Diario Vasco, El Correo eta, batez ere, Eginen azken berdiseinuetan daukagu. Egin-ek , Katalunian La Vanguardia-rekin gertatu zen bezala, gauetik egunera irudia arras berriturik aurkeztu zuen, zeinean kolorearen erabilpena oso elementu inportantea bihurtu baitzen.

 

In the last years, the main newspapers in the Basque Country have gone through an important renovation process. In the decade of the 70’s many publications still showed an old page-design and used obsolete technology. However, in the 90’s the Basque press began to change profoundly. The new image of El Diario Vasco, El Correo and, above all, Egin could be proof of these news tendencies. The use of news elements, such as color, graphics and new typefaces are some of the characteristics of the modern newspapers.