Uztaro 91 (2014)

Posta elektronikoa prozesu zibilean, bereziki haren froga-indarra

Egilea(k):
Ixusko Ordeñana Gezuraga, Gorka De la Cuesta Bermejo
Jakintza-arloa:
Zuzenbidea
Orrialdeak:
85-110
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

Komunikazio elektronikoen erabilera nabarmenki areagotu da eta horien artean garrantzi berezia eskuratu du posta elektronikoak. Horregatik, posta elektronikoa da lan honen abiapuntua eta froga horrek prozesu zibilean duen posizioa aztertuko da. Lehenik eta behin definizioa eman eta haren marko legala aztertuko da. Alde batetik, dokumentu-frogabidea edo datuak gordetzeko tresna frogabidea den argituko da, eremu batean edo bestean kokatzeak aplikagarri diren arauak baldintzatuko dituelarik. Bestetik, froga-iturri hori prozesuan formalki nola aurkezten den azalduko da. Horrez gain, posta elektronikoari berezkoak zaizkion arazoak eta balizko irtenbideak aztertuko dira. Amaitzeko, elementu horren gainean epaileak egiten duen balorazio zehaztuko da.

GAKO-HITZAK: Froga · Balorazioa · Posta elektronikoa · Dokumentua · Datuak gordetzeko tresna.

The meil in civil procedure, specially its proof force

The use of electronic media has increased a lot, becoming particularly important the meil. That is why the meil is the starting point of this paper, where its importance in civil procedure will be analyzed. First, its definition and legal framework are studied. On the one hand, its nature is claryfied: is it a document or an instrument to save data? The option, obviously, brings applicable different regulation. On the other hand, how this proof is presented in civil procedure is explained. In addition, problems that meils produces in civil procedure and its possible solutions are studied. Finally, the evaluation made by the judge on this particular proof is showed.

KEY WORDS: Proof · Force · Email · Document · Instrument to save data.