Uztaro 86 (2013)

Real Academia Española-ren gutunaren polemika Euskal Herrian: euskara, ofizialtasuna eta hezkuntza 1916. urtean

Egilea(k):
Jurgi Kintana Goiriena, Karmele Artetxe Sanchez
Jakintza-arloa:
Historia
Orrialdeak:
29-71
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

1916. urtean Real Academia Españolak, bere zuzendari Antonio Mauraren eskutik, gutun adierazgarri bat plazaratu zuen. Gutun horren oihartzunak Euskal Herrira ere iritsi ziren, Bizkaiko gobernadore zibilak gaztelania erabiltzeko agindua eman baitzuen ekintza ofizial orotan. Horren haritik prentsan polemika bizia piztu zen. Polemika hori argigarria da oso euskararen eta gaztelaniaren garai hartako egoera ofiziala, soziala eta ideologikoa nolakoak ziren ikusteko.

GAKO-HITZAK: Euskara · Gaztelania · Katalana · Ofizialtasuna · Hezkuntza · Real Academia Española · Gobernadore zibila · Espainiar nazionalismoa · EAJ · Bizkaia · XX. mende hasiera

The Controversy of the Letter of the Royal Spanish Academy in the Basque Country: Basque Language, Official Status and Education in 1916

In 1916 a controversy erupted following the publication of a letter from the Royal Spanish Academy (signed by its director Antonio Maura). That letter was echoed by a rule of the civil governor of Biscay in wich he ordered using the Spanish language in all official events in the Basque-speaking villages. The historiography barely mentions these facts. But it is a very illuminating controversy to know the official, social and ideological situation of both Basque and Spanish languages in the early twentieth century.

KEYWORDS: Basque language · Spanish language · Catalan language · Official Status · Education · Royal Spanish Academy · Civil Governor · Spanish nationalism · Basque Nationalist Party (EAJ-PNV) · Biscay · Early twentieth century.