Uztaro 9 (1993)

Euskararen batasuna eta euskaldunen batasun politikoa

Egilea(k):
Fito Rodriguez Bornaetxea
Jakintza-arloa:
Euskara
Orrialdeak:
161-169
PDFa deskargatuDeskargatu

Laburpena:

1993ko uda honetan hain zuzen betetzen dira 25 urte Euskaltzaindiak euskara batuaren oinarriak jarri zituela. Hau eginez, euskal kultur munduaren errebindikazio zahar bati erantzunaz batera (LeiƧarraga, 1571), euskarari dagokion lurralde guztian zehar (gaur egun, bi estatu desberdinen administraziopean zatitua) hizkuntza honetan alfabetatze edo/eta heziera-lana burutzeko modua eskaintzen zen. Prozesu txatxar edo elitista huts izatetik urrun, hizkuntza batzeko eginkizuna mugimendu sozial indartsu bati lotuta egon da, zeina, nahiz eta berariazko hezkuntz-ezaugarriak eduki, nazio-errebindikazioen gako politikoan ulertu behar den, hots, askapen koloniarraren eta autodeterminazioaren eta, hala egokituz gero, independentziaren exigentziaren gakoan.